Xilabako finala larunbatean Donibane Lohitzunen 2026-01-28

Txapeldun berria ekarriko duen Xilaba larunbatean Donibane Lohitzunen

Txapeldun berria ekarriko duen Xilaba larunbatean Donibane Lohitzunen
Finalean lehenengo bost postuetan gelditzen diren bertsolariek udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Txapelketarako txartela eskuratuko dute.

Jexux Mari Irazu

Iritsi da. Azaroaren 8an hasita, larunbatean jokatuko da txapeldun berria utziko duen Xilabako finala. Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus eta Elix Etxandi ariko dira bertsotan. Finalisten batez besteko adina 30 urtekoa izango da eta 20 urteko belaunaldiartekotasuna izango du. Miren Artetxe (1985) zaharrena 41 urtera bidean. Irantzu Idoate (2005) gazteena, 21 urteko koxkan.  Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela txapeldun berriari, Seaskan bertso eskolak hedatzen egindako lanaren aitortzen, eta inurri lan orokorraren aitortzan. 

Euskal Herrikorako bost txartel jokoan
Xilabako finalean Euskal Herriko Txapelketarako bost txartel ere egongo dira jokoan. Lehenengo bost postuetan gelditzen diren bertsolariek izango dute aukera udazkenean Euskal Herriko Txapelketan kantatzeko. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza