Honako bertsolari hauek ariko dira finalaurrekoetan: Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Maindi Murua, Xumai Murua, Ortzi Idoate, Gillen Hiribarren, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Ane Txoperena, Maddi Sarasua, Egoitz Zelaia eta Ramuntxo Christy.
Joan zen larunbatean jokatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena Kanboko AIEC gelan. 150 lagun inguratu ziren saioa jarraitzera. Iban Falxa garaztarra aritu zen aurkezle lanetan, eta honela gelditu ziren sailkapenak:
1.- Maddi Sarasuak 194,5 puntu
2.- Xumai Muruak 185 puntu
3.- Ramuntxo Christyk 175 puntu
4.- Gillen Hiribarrenek 170,5 puntu
5.- Bixente Hirigaraik 162 puntu
6.- Battitt Crouspeyrek 150,5 puntu
Beraz, larunbateko saiotik Maddi Sarasuak eta Xumai Muruak lortu zuten finalaurrekoetan kantatzeko zuzeneko txartela. Behin bi final laurdenak jokatuta honela gelditu dira puntuazioak:
1.- Maddi Sarasuak 194,5 puntu (zuzenean sailkatua)
2.- Maindi Muruak 187,5 puntu (zuzenean sailkatua)
3.- Maddi Ane Txoperenak 185,5 puntu (zuzenean sailkatua)
4.- Xumai Muruak 185 puntu (zuzenean sailkatua)
5.- Ortzi Idoatek 179 puntu
6.- Egoitz Zelaiak 178,5 puntu
7.- Ramuntxo Christyk 175 puntu
8.- Gillen Hiribarrenek 170,5 puntu
9.- Xan Alkhatek 167 puntu
10.- Ortzi Muruak 163,5 puntu
11.- Bixente Hirigaraik 162 puntu
12.- Battitt Crouspeyrek 150,5 puntu
Lehendabiziko zortzi sailkatuek eskuratu dute finalaurrekoetarako txartela. Beraiekin batera ariko dira orain dela bi urte jokatutako finalean lehenengo lau postuak eskuratu zituzten bertsolariak. Beraz, honela gelditu dira finalaurrekoak:
URRIAREN 20an, LARUNBATEZ
Hendaiako Variétés Zineman, arratsaldeko 17etan:
Amets Arzallus
Eneritz Zabaleta
Maindi Murua
Xumai Murua
Ortzi Idoate
Gillen Hiribarren
URRIAREN 27an, LARUNBATEZ
Donibane Garaziko Vauban zineman, arratsaldeko 17etan
Odei Barroso
Sustrai Colina
Maddi Ane Txoperena
Maddi Sarasua
Egoitz Zelaia
Ramuntxo Christy
Informazio gehiago nahi izanez gero sartu
Xilaba.net web orrian.
(Argazkia Joanes Etxebarriak aterea da).