Bertsolari Txapelketa nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-07-28
Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.
Belodromoko azkeneko finala
2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko bertsoaldi bat berreskuratuko dugu aste honetan. Belodromoan jokatutako azkeneko finala izan zen 2001eko hura. 1997ko finalean aritutako bertsolariak ziren final hartan aritutako gehienak (Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga) eta beste hiru aurpegi berri ere jardun ziren beraiekin: aurreko finalera sailkatu ez ziren Aitor Mendiluze eta Igor Elortza, eta bere lehenengo txapelketan finalera sailkatu zen Sustrai Colina.
Andoni Egañaren hirugarrena
Azkenean, 1993 eta 1997ko finaletan bezala, Andoni Egaña geratu zen txapeldun. Txapelketa gogoangarria egin zuen Maialen Lujanbio aritu zen berarekin buruz burukoan.
Goizeko lehenengo bertsoaldia
Zortziko handiko lanekin hasi ziren finaleko ariketa puntuagarriak. Jon Maia eta Jexux Mari Irazuk egin zuten lehenengo ariketa. Elkarrekin bizi ziren neska-mutilak ziren. Jon, neska, egunero joaten zen lanera eta Jexux Mari, mutila, etxean geratzen zen etxeko lanak egiten. Egun hartan, ordea, Jonek, lanak bukatu eta gosez etxeratutakoan, mahai gainean lore sorta eder bat aurkitu zuen. Oso goitik hasi zuten finala bertsolariek, gero zetorren saioaren erakusgarri.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu