Txapelketa nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-07-21

Mikel Mendizabal eta Unai Iturriaga hitza emanda

Bigarren finala zuten biek 1997koa. "Basoa" hitzari kantatu zion Unai Iturriagak hamarreko txikian eta "Fedea" hitzari Mikel Mendizabalek bederatziko txikian.

 Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.

 Unai Iturriaga hitza deskribatzen

 Joan zen astean aurreratu bezala, ariketa berri bat egin behar izan zuten bertsolariek 1997ko final hartan: hitz bat deskribatu hamarreko txikian. Bigarren finala zuen Unai Iturriagari "basoa" hitza egokitu zitzaion. Egun hartan kantatutako bertsoa berreskuratu dugu.

 Mikel Mendizabalek fedeari

 Bigarren finala zuen Mikel Mendizabalek ere. Bederatziko txikian "fedea" hitzari bertso bat bota behar izan zion finalean. Bertso hura ere gogora ekarriko dugu gaur.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza