Argitalpenak 2019-09-25

Kalean da Bertsolari aldizkariaren udazkeneko alea

Kalean da Bertsolari aldizkariaren udazkeneko alea
'Bertsolamintza' jardunaldiek emandakoa, Patxi eta Rufino Iraolaren gertukoen hitzak, oholtza gaineko esperimentazioak eta beste hainbat kontu 115. alean.

Aurtengo Bertsolari aldizkariaren azken alea izango da argitaratu berri den hau, hurrengoa NORI komikia izango baita, NOR-en jarraipena. Hainbat eduki interesgarri dakartza udazkeneko uztak.

Hitzak Iraolatarrei

Zaldibiatik berri goibelak iritsi dira aurten. Bi hilabete inguruko tartearekin hil dira Patxi Iraola eta Rufino Iraola anaiak. Euxebio Igartzabal bertsolariak gertutik ezagutu zuen Patxi, eta bere inguruan idatzi du; ariketa berdina egin dute Antton Kazabonek -Rufinoren lagunak- eta Bianditz Iraolak -Rufinoren semeak-.

Bertsolamintza jardunaldien lagina

Aurten buru-belarri aritu da lanean Bertsozale Elkartea bertsogintzaren inguruko azterketak eta ekarpenak egiteko plaza antolatzen: Bertsolamintza. Bosgarren aldiz egin dira jardunaldiok (1994, 2002, 2005, 2011 eta 2019), eta horietan parte hartu duten zenbait hizlarik berain gogoetak elkarbanatu dituzte aldizkarian ere.

Beñat Gaztelumendik jardunaldien inguruko ikuspegi orokorra azaldu du, Mintzola Ahozko Lantegiak ematen dion ikuspegitik.

Esperimentuak inprobisatzen

Bertsoekin esperimentatzen dabil bat baino gehiago. Beñat Krolem artistak Oholtza izeneko proiektua taularatu du. Bertsolariaren jardunari toki bat eskaintzen dion eraikuntza aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria; Oihana Iguaranek erreportaje bat idatzi du gaiaren inguruan. Bestalde, Andoni Egaña bertsolariak narratzaile lanak egiten ditu, hitzez eta bertsoz, Eta zer gehiago? musika proiektuan, Xabier Lizaso eta German Ormazabal piano-jotzaileek euren istorioak piano doinuen bidez kontatzen dituzten bitartean. Andoni berak eman du bertan bizi izan duen esperientziaren berri.

Horrez gain, Zaldieroa, Izar Mendiguren, Iñaki Gurrutxaga, Xabier Zeberio, Aracelli Arguello, Oihane Perea, Eneko Sagardoy eta beste hainbat, ale honetako orrialdeetan.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu