bertsolamintza 2019-05-30

Bertsolamintzako jardunaldien laburpena, larunbat honetan Amasa-Villabonan

Bertsolamintzako jardunaldien laburpena, larunbat honetan Amasa-Villabonan
Iruñean, Senperen, Bilbon eta Gasteizen egindako lau jardunaldien berri emango da Amasa-Villabonako Subijana Etxean, ekainaren 1ean.

Maiatzaren 2an abiatu ziren Bertsolamintza jardunaldiak, eta ekainaren 1ean emango zaie amaiera. Bertsogintzari lotutako hainbat gai eta iritzi plazaratu dituzte hizlariek jardunaldietan zehar, ordu erdiko tarteetan; orain ordu laurdenera laburtuta eskainiko dizkiete Amasa-Villabonako Subijana Etxera gerturatzen direnei. Eman izena hemen.

Hau da prestatutako egitaraua:

9:00 Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi

9:20 Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus

9:45 Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina

10:10 Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal

10:35 Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre

10:50 Aurreko lau hizlariekin mahai ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua

11:30 Atsedenaldia

11:50 Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe

12:15 Bertsolari gazteek zer berri? Eli Pagola eta Asier Galarza [Bilboko saioan Joanes Illarregi, Maider Arregi eta Jokin Bergara]

12:40 Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

13:05 Azken hizlariekin mahai ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua

13:45 Jardunaldien itxiera. Jone Uria 

Bazkarirako izen ematea

Azken saio honen ondotik, Amasako Uxo Toki elkartean bazkaltzen geratzeko aukera izango da aurrez izena emanez gero. Maiatzaren 30ean amaitzen da epea. 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza