Potokastak - bertso uhinak 2020-04-25

“Esadazu ze koadro zintzilikatu duzun eta nolakoa zaren esango dizut”.

Gaurkoan gure sareko plazako uhinak zabaldu eta Aner Peritzen etxeraino etorri gara Zarautzera. Zatoz gurekin barrura.

Aukeratu zuen etxeko txoko goxoena: sukaldeko leiho ondoa, komuneko alfonbratxoa, sofa biguna edo logelako pareta zabalena… eroso jarri eta igo bolumena... badatoz bertso uhinak bertso-saretik zuen etxeetara!

Egin kasu zuen etxeko paretei

Etxe barruak bereziak dira. Batzuk apainagoak, besteak kaosaren bizilekuak, gortina gabeak, hotzak, kobazuloak, intimitatearen eraikuntzak edo atsedenleku lasaienak izan daitezke etxeak. Ba al da inor etxeko paretetan koadro edo poster sinplerik ere ez duenik? Ba al da inor etxeko pareta guztiz hutsik duenik? “Esadazu ze kuadro zintzikatu duzun eta nolakoa zaren esango dizut”. Parez pare ikusi nahi ditugunak ditugu paretetan. Anerrek zer duen jakin nahi?

Zein argazki aukeratuko duzu?

Imajinatu zure herriko argazki denda bateko bezeroa zarela. Zozketa bat egin berri dute dendan. Irabazleak etxerako 3x3 metrotako argazki bat jasoko du opari, irabazleak berak aukeratuko du zein izango den argazkia. Zu izan zara irabazlea. Zure etxeko pareta zabalenean jartzeko argazki erraldoi bat tokatu zaizu. Dendakoek esan dizute haiek egingo dutela eskaera, haiek eramango dizutela etxera, haiek instalatu… Gauza bakarra galdetu dizute zuri: Aner zein argazki erraldoi jarriko zenuke zure paretan?

Eta kalean dauden markorik gabeko irudiak, posterrak, kartelak, pintadak… aldarrikatzaile eta informatzaile ez ezik, ez al dira gure nortasunaren irudi… Paretetan pilatzen zaizkigu izan nahiak. Pareta denak hutsik egongo balira zer?

Hau gaurkoz. Anerren bertso batekin utziko zaituztegu.

Hau duzu gaia Aner: koadroari buelta ematea erabaki duzu.

Uhin gehiago laister Bertsoa.eus-eko potokastetan. Bitartean, segi bertsotan!

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu