Euskadi Literatura Sariak 2020-10-14

15 emakume bertsolariren testigantzetatik abiatuta, ahots publikoa duen emakumearen jarduna mugatzen dituen 22 mekanismo identifikatu eta batzen ditu liburuak. Testigantzak utzi dituzten bertsolariak dira: Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Maialen Akizu, Miren Amuriza, Maider Arregi, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Ane Labaka, Eli Pagola eta Jone Uria.
Horrez gain, bertsolaritzaz kanpoko teorizazioak aurki daitezke lanean, literatura eta artearen eremutik ekarritakoak esate baterako, Uxue Alberdik aurkezpen egunean aipatu zuen gisan "ez delako bertsolaritzan soilik gertatzen den fenomenoa, orokorragoa baizik".
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza