2021 2021-03-11

Eskolatik Plazara eta plazatik gure belarrietara

Eskolatik Plazara eta plazatik gure belarrietara
Eskolatik Plazara ekimenaren baitan antolatu ziren hiru saioetako bertsoaldien hautaketa sareko plazan. Gernika, Iruñea eta Altzon izan ziren, hurrenez hurren, bertsolari gazteak bertsolari arituagoekin elkartu zituzten saioak.

2021-01-29 - Eskolatik Plazarako 1. saioa

Aurreneko saioa Gernikako Astra kulturgunean izan zen. Bertan aritu ziren kantuan Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Irune Basagoiti, Leire Vargas eta Naia Arrizabalaga.

2021-02-05 - Eskolatik Plazarako 2. saioa

Bigarren saioan, Iruñean izan zen hartan, Julio Soto, Alaia Martin, Aitor Ugarte, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Bittori Elizalde eta Eukene De los Aires bertsolariek abestu zuten.

2021-02-12 - Eskolatik Plazarako 3.saioa

Altzon izan zen aurtengo ekimenaren hirugarren eta azken saioa. Bertan bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aner Peritz "Euzkitze, Irantzu Idoate Funosas eta Haira Aizpurua.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza