Beñat Gaztelumendi Arandia - Elkarrizketa 2022-11-15

«Bertsoei beste gorputz eta zentzumen batzuk eman nahi dizkiet, kolore gehiago»

2022/BTN22/elkarrizketak/gaztelumendi_durango.mp3.mp4

Beñat Gaztelumendi (Añorga, 1987) oso gustura gelditu zen Durangon egin zuen lanarekin, «egin nahi nuen finalaurrekoa egin nuen» adierazi dio Bertsoa.eus-i. Bere hirugarren finalean kantatzeko pauso handia eman du Gipuzkoako txapeldunak, 716,5 puntu eskuratuta. Puntuka eta bereziki sei puntuko motzean aritu zen beteen.

Bai plazan eta bai txapelketarako aldaketa kontziente bat emanda ari da bertsotan añorgarra: «Bertsoei beste gorputz eta zentzumen batzuk eman nahi dizkiet, kolore gehiago». Bere burua «nahiko plano» somatu du orain artean txapelketan eta berak nahi lukeen bertsokerarantz pausoa eman du. Foku horrekin aritu da udan plazan eta Durangon ere antzeman zela uste du. Egin zuena baino gehiago egiteko aukera ere ikusten dio bere buruari.

Prestaketari dagokionez ere aldaketa egin du Beñat Gaztelumendik. Orain arte teknikan eta bertsoan zentratu izan da bereziki. Aurtengoan, alderdi horri baino garrantzia gehiago eman dio gorputzaldia zaintzeari, txapelketaz kanpoko sentsazio onak bilatzeari eta gorputzaldi on hori ohotzara eta bertsotara eramateari. «Uste dut oraingoz funtzionatzen ari dela».

Baionan izango du bigarren itzulia eta bildutako puntuak ahaztu eta burua garbi eta gorputzaldi onarekin iritsi nahi luke, beste saio on bat egiteko.

Albiste gehiago

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-10-02

Galdakao eta Atarrabiako bertsoak Hitzetik Hortzeran