Nerea Ibarzabal Salegi- Elkarrizketa 2022-11-09

«Kolpetxoa izan da baina hurrengo saioan topera joango naiz, ez daukat zer galdurik eta irabazteko asko»

2022/BTN22/20221105irun/elkarrizkeak/20221110nereaibarzabal_elkarrizketa_ona.mp3.mp4

Nerea Ibarzabal Salegik Irungo finalaurrekoaren irakurketa eta bigarren itzulirako nola kokatzen den azaldu dizkigu Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketan. Irunen puntu gutxitxo banatu izanaren sentipena du markina-xemeindarrak. Bertsotan distira lortzeko Gotainen baino lan gehiago egin beharreko aldartean somatu zuen bere burua. Ganbarako lanean, bidea ikusi ezinik joan zitzaion denbora eta askoren aitortza jaso duen garapen berezi haren exekuzioa bat-batean egin zuen, «urjentzia kreatiboak» horretara eramanda.

Aitortu du Irungoa «kolpetxoa» izan dela beretzat, baina, era berean uste baino hobeto hartu ote duen irudipena ere badu. Bigarren itzulira, topera joango dela dio, ez daukala zer galdurik eta irabazteko asko.

2017ko Txapelketa Nagusian finaleko atean gelditu zen Ibarzabal. Orduko Ibarzabal hartatik gaurkora bertsolari gisa dagoen desberdintasun nagusiaz galdetuta, ofizioaren dominioa, esperientzia eta konfiantza aipatu ditu.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu