Aitor Mendiluze Gonzalez - elkarrizketa 2022-11-14

«Taldea eta 24 ordutan bertsogintza presente izatea dira nire lanketaren klabeak»

2022/BTN22/elkarrizketak/202211013_aitor_mendiluze_ona.mp3.mp4

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975) eroso eta gustura sentitu zen Durangoko finalaurrekoan. Zazpigarren Txapelketa Nagusia du bertsolari andoaindarrak eta aurtengoan ez parte hartzea gailendu zitzaion ia epe mugaren azkenera arte. Inguruak hauspotuta baiezkoa eman eta bertsotarako aldarte onean harrapatu du.

Mendiluzek «inoiz baino gehiago» sentitu du esperientziaren pisua eta hortik irakurtzen du Durangokoa ere. Egungo txapeldunordea txapelaren bila doan galdetuta, «ez ez, ez» dio «Ni hori baino anbiziosoagoa naiz. Nire anbizioa bertsotan egitea da».

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza