Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-09
 Igandean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azkeneko finalaurrekoa, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan. Itxura ederra hartu zuen frontoiak, jende ugari bertaratu zen eta. Dena den, saioa berandu hasi zen, argi-indarrarekin arazoak izan baitziren aurretik eskualde osoan. Zuriñe Iarritu aritu zen gaiak jartzen eta honela gelditu zen saioko sailkapena:
 1.- Beñat Ugartetxea  513 punturekin
 2.- Fredi Paia        503,5 punturekin
 3.- Gorka Ostolaza    503 punturekin
 4.- Joseba Artza      492,5 punturekin
 5.- Oihana Bartra     484,5 punturekin
 6.- Xabier Enbeita    470 punturekin
 Gauzak honela, erabakita gelditu da finalerdietako sailkapena, eta, ondorioz, ze zortzi bertsolari ariko diren finalean. Honela gelditu dira puntuazioak:
 1.- Onintza Enbeitak              545 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Miren Amurizak                542 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Etxahun Lekuek                538 puntu
 4.- Arkaitz Estiballesek          526,5 puntu
 5.- Jone Uriak                    526,5 puntu
 6.- Eneko Abasolo "Abarkas"-ek    515,5 puntu
 7.- Peio Ormazabalek              513 puntu
 8.- Beñat Ugartetxeak             513 puntu, zuzenean sailkatua
 9.- Fredi Paiak                   503,5 puntu
 10.- Gorka Ostolazak              503 puntu
 11.- Iratxe Ibarrak                500,5 puntu
 12.- Gorka Lazkanok                493 puntu
 13.- Joseba Artzak                492,5 puntu
 14.- Ibon Ajuriak                 486 puntu
 15.- Oihana Bartrak               484,5 puntu
 16.- Xabier Enbeitak              470 puntu
 17.- Arrate Illarok               457,5 puntu
 18.- Xabat Galletebeitiak         452 puntu
 Beraz, honako zortzi bertsolari hauek kantatuko dute finalean: Zuzenean sailkatu diren Onintza Enbeitak, Miren Amurizak eta Beñat Ugartetxeak; eta puntuazioz sailkatu diren Etxahun Lekuek, Arkaitz Estiballesek, Jone Uriak, Eneko Abasolo "Abarkas"-ek eta Peio Ormazabalek. Hilaren 18an izango da finala Barakaldoko BEC aretoan.
Astelehenean aurkezpena
Datorren astelehenean aurkeztuko dute Durangon Bizkaiko finala.   Aurrekoarekin alderatuta bost aurpegi berri izango ditu, belaunaldi   berri bat sartu da zortzikotean, eta azken finaletan ohikoak ziren   bertsolariak finaletik kanpo gelditu dira.   Amuriza, Uria, Abasolo, Ormazabal eta Ugartetxeak lehen aldiz kantatuko   dute Bizkaiko final batean. Iratxe Ibarra eta Fredi Paia berriz,   finaletan traiektoria handiko bertsolariak, finaletik kanpora gelditu   dira aurtengoan. 
Publikoak erantzun oso ona
Hiru   finalerdiotan bertsozaleek oso erantzun ona eman diote txapelketari bai   Durangon, bai Zornotzan eta bai Gernikan. Hiru saiotan 900-1000 lagun   inguru ibili dira bakoitzean. Finala BEC-en izango da, abenduaren 18an   eta Bertsoa.com-ek zuzenean emango du ekitaldia.
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
            
        
        
    
    Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
            
        
        
    
    Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
            
        
        
    
    Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
            
        
        
    
    Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
            
        
        
    
    Jexux Mari Irazu
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
            
        
        
    
    Erredakzioa