Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-09

Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu du 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Bilbon. Irailaren 18an hasiko da Hazparnen eta abenduaren 20an jokatuko da finala Iruñean, Nafarroa Arenan, igandez. Orotara, hamabost saioko bidea izango du: lehen fasean zazpi (herrialde bakoitzean bana), finalaurrekoetan beste zazpi eta finala. Aurtengo edizioak aurrekoek baino saio bat gehiago izango du lehen fasean, zenbait herrialdeetako ordezkaritza handitzearren. Bertsozale Elkarteak antolatzen duen 11. Euskal Herriko Txapelketa izango da. Soka luzeagori so, 1935an antolatu zen hartatik 18garrena.
Kafe Antzokian egindako aurkezpenean Bertsozale Elkartearen Euskal Herriko zein lurralde ordezkaritzak izan dira. Ainhoa Urien lehendakaritza taldeko kideak, Oier Iurramendi koordinatzaileak eta Udane Mugertza Sustapen eragileak hartu dute hitza. Horiekin batean izan dira, Belate Olabarria, Nerea Bruño, Oihana Aranguren, Aritz Bidegain eta Ekaitz Elorriaga, lurralde ordezkari gisa.
Berritasuna eta eskarmentua bertsolarietan
XXI. mendeko lehen laurdena itxiko duen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa ezaugarri propioekin dator. Parte hartzeko eskubidea zuten guztiek parte hartu izana bera berria da azken edizio luzeetan behintzat. Denek egin dute aurrera, herrialdeetatik sailkatuek eta 2022ko zortzi finalistek, egungo txapeldunak barne. Hiru txapelen jabe den Maialen Lujanbiok laugarrena janzteko aukera izango du. Amets Arzallusek irabaziko balu, bere bigarrena luke. Gainerako 48 bertsolarietako batek irabaziko balu, Euskal Herriko txapeldun berria litzateke Nafarroa Arenan.

Herrialdeetatik sailkatutako bertsolarien zerrenda % 40 berritu izana da txapelketa honen ezaugarrietako bat. Kopuru altua da. Horren osagarri, finaletan ibili den belaundiaren eskarmentu luzea dago. Zortzigarren txapelketa dute, adibidez, Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek. Zazpigarrena, Amets Arzallusek eta Sustrai Colinak. Tartean, dagoeneko esperientzia oso zabaleko belaunaldia. Tartean, aurreko edizioan finalera iritsi edo atean gelditutako bertsolariak, plazan ere esperientzia luzea dutenak.

Ohiko sailkapen sistema
Sailkapen sistemari dagokionez, txapelketak orain arteko bideari jarraituko dio. Txapelduna finalean sartuko da, finalistak finalaurreko lehen itzulian eta herrialdeetatik sailkatutakoak lehen fasean hasiko dira. Lehen fasean, saioko irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurreko lehen itzulirako eta gainerakoak puntuazioren baitan. Berrogeita bi bertsolaritik hamazazpi sailkatuko dira: zazpi zuzenean eta 10 puntuazioz.
Finalaurrekoetan, 24 bertsolari hasiko dira eta 18 sailkatuko dira bigarren itzulira. Finalera, berriz, bi saioetan puntuaziorik onena lortzen duten zazpi bertsolariak sailkatuko dira. Maialen Lujanbio egungo txapeldunak osatuko du zortzikotea.
Ohiko ariketak eta buruz buruakoan kopletan
Bertsolariek egin beharreko lanari dagokionez, orain arteko bideari jarraituko dio aurtengo Euskal Herrikoak. Zortziko handia, txikia, hamarreko txikia, sei puntukoa, puntuak, gaia eta ganbara izango ditu. Ofiziotako neurria zehaztuta dator. Buruz burukoan dator berrikuntza. Zortziko txikiaren ondoren, bertsolariak kopletan ariko gaia emanda. Plazan hain ohikoa den ariketa lehenengoz Euskal Herriko Txapelketan izango da beraz, eta finalaren gailur-unean. Finalaurrekoetan ere bada aldaketa bat 2022ko ediziotik. Lehen itzulian ez da ganbararik izango. Bertsolariek gai banari erantzungo diote eta hamarreko txikian amaituko da saioa.
Saioak, taldeak eta datak
HAZPARNE, irailak 19. Mendeala gela, 17:00.
• Eki Mateorena Zozaia
• Maddi Ane Txoperena Iribarren
• Miren Artetxe Sarasola
• Peru Abarrategi Sarrionandia
• Unai Anda Delika
• Xabat Galletebeitia Abaroa
o Gai-jartzailea: Aritz Bidegain Aire
ALTSASU, irailak 26. Burunda pilotalekua, 17:00.
• Eneko Araiztegi Agirre
• Eñaut Martikorena Lizaso
• Imanol Uria Albizuri
• Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi'
• Oier Etxeberria Zubimendi
• Txaber Altube Sarrionandia
o Gai-jartzailea: Maialen Belarra Eneterreaga
LEKEITIO, irailak 27. Santi Brouard pilotalekua, 17:00
• Aitor Bizkarra Ruiz
• Ane Labaka Mayoz
• Aner Peritz Manterola
• Aroa Arrizubieta Barredo
• Eneritz Artetxe Eizagirre
• Maddalen Arzallus Antia
o Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga
DONAPALEU, urriak 3. Airetik gela, 17:00.
• Eneko Lazkoz Martinez
• Iñaki Viñaspre Simon
• Maider Arregi Markuleta
• Oihana Iguaran Barandiaran
• Saioa Alkaiza Guallar
• Sarai Robles Vitas
o Gai-jartzailea: Xalbat Alzugarai Etxeberri
TOLOSA, urriak 4. Usabal kiroldegia, 17:00.
• Aitor Servier Etxexuri
• Amaia Iturriotz Etxaniz
• Eli Pagola Apezetxea
• Jone Uria Albizuri
• Julio Soto Ezkurdia
• Oihana Bartra Arenas
o Gai-jartzailea: Imanol Artola Arretxe ‘Felix’
GOTAINE-IRABARNE, urriak 10. Herriko gela, 17:00.
• Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
• Andoni Rekondo Izagirre
• Ekhiñe Zapiain Arlegi
• Onintza Enbeita Maguregi
• Unai Mendizabal Jauregi
• Xabat Illarregi Marzol
o Gai-jartzailea: Ekhi Erremundegi Beloki
AGURAIN, urriak 11. Lezao kirolgunea, 17:00.
• Agin Laburu Rezola
• Aissa Intxausti Aburruza
• Asier Azpiroz Iztueta
• Gorka Pagonabarraga Agorria
• Irantzu Idoate Funosas
• Nerea Elustondo Plazaola
o Gai-jartzailea: Irati Martinez Izaga
Finalaurrekoak bi itzulitara
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu