332 puntu lortu ditu urruñarrak. Atzetik gelditu dira Odei Barroso (312 puntu), Maddi Sarasua (289,5 puntu), Maddi Ane Txoperena (284,5 puntu), Egoitz Zelaia (268,5 puntu) eta Ramuntxo Christy (268 puntu). Honenbestez, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Maddi Sarasua ariko dira finalean.
Gaur jokatu da Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia Donibane Garaziko Vauban zineman. Aretoa goraino bete da saioa jarraitzeko, eta 300 lagunetik gora elkartu dira bertan. Honela gelditu dira puntuazioak saio on baten ondoren:
1.- Sustrai Colinak 332 puntu (zuzenean sailkatua)
2.- Odei Barrosok 312 puntu
3.- Maddi Sarasuak 289,5 puntu
4.- Maddi Ane Txoperenak 284,5 puntu
5.- Egoitz Zelaiak 268,5 puntu
6.- Ramuntxo Christyk 268 puntu
Honenbestez, hau da finalaurrekoetako sailkapen orokorra. Lehenengo sei sailkatuak ariko dira azaroaren 10ean Baionan jokatuko den finalean:
1.- Amets Arzallusek 343 puntu (zuzenean sailkatua)
2.- Sustrai Colinak 332 puntu (zuzenean sailkatua)
3.- Odei Barrosok 312 puntu
4.- Eneritz Zabaletak 311,5 puntu
5.- Xumai Muruak 391,5 puntu
6.- Maddi Sarasuak 289,5 puntu
7.- Maddi Ane Txoperenak 284,5 puntu
8.- Maindi Muruak 282 puntu
9.- Egoitz Zelaiak 268,5 puntu
10.- Ramuntxo Christyk 268 puntu
11.- Ortzi Idoatek 266,5 puntu
12.- Gillen Hiribarrenek 245,5 puntu