Gaur aurkeztu dute 2018-11-06

Bertsoaroa Iruñean: zazpi emanaldi ostegunean hasita

Bertsoaroa Iruñean: zazpi emanaldi ostegunean hasita
Hiru jaialdi, Jakinduriek mundua erreko dau emanaldia, umeentzako bertso antzerkia, errezitaldi poetiko-musikala eta bertsoa eta rockari buruzko hitzaldia izango ditu 2018ko Bertsoaroan Iruñean, azaroan zehar.

Hiru jaialdi, Jakinduriek mundua erreko dau emanaldia, umeentzako bertso antzerkia, errezitaldi poetiko-musikala eta bertsoa eta rockari buruzko hitzaldia izango ditu 2018ko Bertsoaroan Iruñean, azaroan zehar.

Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen lankidetza du oinarri zikloak. 1991an jarri zen abian Nafarroako bertsolaritza Iruñean sustatu eta kalitatezko ekitaldiak eskaini asmoz   eta aurtengoak 28garrena izango da.

Antolakuntzatik azpimarratu denez, beste behin ere, bertsolaritza bere aniztasunean eta kalitate gorenean hurbilduko du zikloak Iruñera.


Bertsoaroaren egitaraua:

BERTSO-SAIOA
Azaroak 8, osteguna. 20:00
Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Julen Zelaieta.
Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

 
HAUR BERTSOAROA.
‘Petresku, etzi ez etsi'
Azaroak 10, larunbata. 12:00etan eta 18:00etan-
Sanduzelaiko Civivoxeko Aretoa
Egilea: Jon Maia
Antzezleak: Eneko Arrate eta Eider Perez


ERREZITALDI POETIKO MUSIKALA. 'Parrapean'
Azaroak 13, asteartea. 20:00
Kondestablearen Jauregia Civivoxeko patioa
Ahotsa, gitarra, ukelelea: Ane Garcia
Saxoa: Itziar Castrillo
Ahotsa, ukelea: Gotzon Barandiaran
Ahotsa: Josu Landa


ZIENTZIA ETA BERTSOA. 'Jakinduriek mundue erreko dau'
Azaroak 15, osteguna. 20:00
Iturramako Civivoxa
Bertsolariak: Julio Soto eta Jone Uria
Zientzialariak: Joseba Aldasoro, Miren Karmele Gomez eta Marko Galarza
Aurkezlea: Kike Amonarriz


GAZTEEN BERTSO JAIALDIA
Azaroak 20, asteartea. 20:00.
Kondestablearen Jauregia Civivoxeko patioa
Bertsolariak: Idoia Granizo, Irati Alcantarilla, Joanes Illarregi, Txaber Altube, Xabat Illarregi eta Ane Zuazubiskar
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea


SOLASALDIA. 'Bertsolaritza eta rocka'
Azaroak 22, osteguna. 19:30
Iturramako Civivoxa
Hizlariak: Jon Maia eta Alberto Irazu
Aurkezlea: Saioa Alkaiza
 

BERTSO SAIOA.
Azaroak 27, asteartea. 20:00
Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusia
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Unai Agirre
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal

 

(Argazkia: Miren Mindegia)

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri