Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018-11-19

Miren Amuriza Bizkaiko finalera

Miren Amuriza Bizkaiko finalera
Berrizen jokatu zen lehen finalaurrekoa eta saioa irabazita zuzenean eskuratu du Amurizak finalerako txartela. Finalaurreko bertso hautaketa sarean izango da gutxi barru.

Miren Amurizak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Berrizen. Berekin batean, Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Julen Erezuma, Unai Mendiburu eta Xabat Galletebeitia aritu ziren kantuan, frontoian, 650 bertsozaleren beroan.

Honela gelditu zen sailkapena

Miren Amuriza             515.50
Xabat Galletebeitia      503.50
Aitor Bizkarra             485.50
Imanol Uria                479.00
Julen Erezuma            464.50
Unai Mendiburu          460.00

Gai-jartzaile beharretan Begoñe Olabarria Astobiza aritu da. Epaimahaian: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari, Itziar Basterretxea Olarreaga.

 

Datorren igandean, Igorren, udal kiroldegian, 17:00etan

 

Abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etan

Finala abenduaren 15ean jokatuko da Bilbon, Miribillan.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza