Zortzi finalisten finalerako asmoak 2022-12-09

Finalistak «bertsotan egitera», «ausardiaz» eta «lanerako inplikazio osoarekin»

2022/BTN22/elkarrizketak/zortzi_finalistak.mp3.mp4

2022ko Txapelketako zortziko nagusiak bere doinu eta neurria erakutsi ditu, puntu bat arte behintzat. Finaleko argazkiaren indarra balioan jarri dute denek eta bakoitzaren bertso lana helburu kolektibo horretan kokatzen dela azpimarratuta, bertsotan egunak merezi besteko finala eskaintzen alegia, bakoitzaren asmoetan barrena sartu da Bertsoa.eus. «Bertsotan egitera», «ausardiaz eta egin nahi dena egiteko beldurrik gabe», «lanerako inplikazio osoarekin»... dira finalistek aipatu dituzten ideietako batzuk.

Ibilbide desberdinak elkartuko dira oholtzan eta, bakoitzaren baitan, ziurrekin ardura mailak ere ezberdinak izan daitezke. Baina bakoitza berea osorik betetzeko jarreran dagoela dirudi, ezeri uko egin gabe.

Maialen Lujanbiok azaldu du badakiela zer egin nahi duen finalean bertsotan, baina hitzez esan beharrean eginez erakutsi nahi duela.

Alaia Martinek «lanerako asmo eta inplikazio erabatekoaz» hitz egin du, aurrekoen egindako lanari bultzada emateko arduraz.

Sustrai Colinak nahiko luke «finala jokatzera» joan eta lehen mailako papera jokatzeko dituen baliabideak erakutsita jaitsi nahi luke oholtzatik.

Aitor Mendiluzek finalaurrekoetako gorputzaldi onean joan nahi luke eta bereziki «bakarkako gaietan gehiago kargatu, gehiago borobildu».

Beñat Gaztelumendik hortzak zorroztuta eta amorru puntu batekin joango dela adierazi du, aurreko aldietan beretik erakutsi ezin izan duen hori bertsotan plazaratzera.

Amets Arzallusek egin «nahi duena egiteko beldurrik gabe» joan nahi luke, bere baitako putzu sakonean lasai igeri egiteko aldartean.

Nerea Ibarzabalek lasaitasunetik planteatu nahiko luke finala, eguna bizi baina lanera doala kontziente izanda. Bertsotan, orain arteko ildoan sakondu nahi du, ahalik eta «zehatzen».

Joanes Illarregik finala planteatu nahi luke oraindik lehiatik pixka bat baduen bertsoaren festa handi bat bezala. Orain arteko bere lana borobiltzera joango da eta, ahal dela «detailetxo» batzuk behintza uztera.




Albiste gehiago