Nafarroa Arenan, 11:00etan 2022-12-18

Txapelketa Nagusiko 18. finala gaur Iruñean

Txapelketa Nagusiko 18. finala gaur Iruñean

2022ko Txapelketa Nagusiko finala jokatuko da gaur Iruñean. Gerra aurrekoak kontatuta, 18. finala izango da. Oholtzan zortzi bertsolari: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi eta Amets Arzallus. Historian lehenengoz hiru emakumezko bertsolari ariko dira Txapelketa Nagusiko final batean. Bestetik, 60. hamarkada ezkeroz, lehenengoz Nafarroako bertsolari bat ariko da finalean kantuan. Irabazleari Iñaki Muruak jantziko dio Txapela. 

Aitor Mendiluze da finalistarik zaharrarena eta 47 urte bete ditu azaroan. Urtebete gazteagoa da Maialen Lujanbio. Joanes Ilarregi da gazteena, 23 urterekin. Esperientzia eta berritasuna uztartzen dituen taldea ariko da oholtzan. Jada 22 finaletako eskarmentua dakarte bost bertsolariren artean (Lujanbiok 6, Colinak eta Mendiluzek 5, Arzallusek 4 eta Gaztelumendik 2). Alaia Martin eta Nerea Ibarzabal berri gisa sartu dira finalera baina urteak daramatzate plazan, zentraltasunean.

Bertsoa.eus-en zuzenean
Bertsoa.eus-en zuzeenan jarraitu ahal izango da finala eta egunean zehar hainbat elkarrizketek girotuta. Finaleko bertsoaldiak egunean zehar egongo dira sarean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza