Bertsolari Txapelketa nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-08-04

Aturritik Ebrora dagoen herriari kantuan

Belodromoa Euskal Herriaren sinbolo bihurtu eta gaitzat jarri zieten bertsolariei 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Manu Chaoren kantu bat bertso doinu bihurtuta ale ederrak utzi zituen Igor Elortzak.

 Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.

 Belodromoa herri baten sinbolo

 2001eko Bertsolari Txapelketako kartzelako gaiak Euskal Herriaren sinbolo bilakatzen zuen lepo beteta zegoen Belodromoa. Honela zihoen gaiak: "“Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke".

 Igor Elortza Manu Chaoren doinuan

 Gerora beste bi finaletan jardun bada ere, 2001eko hura lehendabiziko aldia izan zen Igor Elortzarentzat. Eta doinu berria ekarri zuen: Manu Chaoren "Desaparecido" kantua oinarri hartuta, zortzi puntuko bertso-doinu bihurria prestatu zuen finalerako. Lehen bertsoaren hasierako esaldiak -"gure lurrean hedatua da"- izena eman dio gerora ere erabili izan den doinuari.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza