Bilbon aurkeztu du Bertsozale Elkarteak 2017-09-12

Dena prest Txapelketa Nagusirako

Baigorrin hasi eta Barakaldo bukatuko da, BEC-en, aurtengo Txapelketa Nagusia. 14 saio izango ditu eta 43 bertsolarik hartuko dute parte. Irailaren 23an abiatuko da eta abenduaren 17an jokatuko da finala. Sarrerak jada salgai www.bertsosarrerak.eus gunean

Irailaren 23an hasiko da Txapelketa Nagusia Baigorriko ezker paretan. Abenduaren 17an jokatuko da Finala BEC-en. Denera, 43 bertsolarik hartuko dute parte, aurrez herrialdeetako txapelketetan postua irabazi dutenak eta aurreko Txapelketa Nagusiko finalistak. Amets Arzallus egungo txapeldunak finalean itxarongo die, sailakatuko diren gainerako zazpi bertsolarei. Gai jartzen eta epaile lanetan ia beste hainbeste lagun arituko dira, 18 gai jartzaile eta 20 epaile. Bertsozale Elkarteak eguerdian aurkeztu du ekimena Bilbon, Euskaltzaindiaren aretoan. Ekitaldian parte hartu dute Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Saroi Jauregi, Asier Ibaibarriaga, Alaitz Rekondo, Ekaitz Elorriaga eta Xumai Murua Bertsozale Elkarteko herrialdeetako lehendakariek eta Jokin Castaños antolakuntza arduradunak.

Saioak eta taldeak
Txapelketa Nagusiak sei final laurden, zazpi finalaurreko eta finala izango ditu. Final laurdenetan, saioko irabazlea sailkatuko da zuzenean (6 bertsolari), gainerako 18ak puntuazioz. Finalaurreko lehen itzulian, aurreko sei finalistak sartuko dira. Bi saiotara puntu gehien biltzen dituzten zazpi bertsolariak sartuko dira BEC-n, Amets Arzallus-ekin batean.

Irailaren 23an, Baigorrin
Aimar Karrika
Alaia Martin
Ander Lizarralde
Beñat Ugartetxea
Mikel Artola
Xabi Maia

Irailaren 30ean, Seguran
Ander Fuentes 'Iturri'
Beñat Iguaran
Felix Zubia
Jon Martin
Nerea Elustondo
Unai Gaztelumendi

Urriaren 1ean, Leitzan
Agin Laburu
Iñaki Apalategi
Julio Soto
Oihana Bartra
Oihana Iguaran
Unai Agirre

Urriaren 7an, Zallan
Eneko Abasolo 'Abarkas'
Jone Uria
Miren Amuriza
Odei Barroso
Oihane Perea
Onintza Enbeita

Urriaren 8an, Zumaian
Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa'
Asier Otamendi
Ibon Ajuriagojeaskoa
Miren Artetxe
Nahikari Gabilondo
Nerea Ibarzabal

Urriaren 14an, Tolosan
Beñat Lizaso
Eneko Lazkoz
Etxahun Lekue
Jon Maia
Maddalen Arzallus
Xabat Galletebeitia

 

Finalaurrekoak, lehen itzulia
Urriaren 28an, Bastidan

Igor Elortza
Sustrai Colina
...

Azaroaren 1ean, Irunen
Aitor Sarriegi
Maialen Lujanbio
...

Azaroaren 4an, Maule-Lextarren
Beñat Gaztelumendi
...

Azaroaren 12an, Durangon
Aitor Mendiluze
...

Finalurrekoetako Bigarren itzuliko saioak

Azaroaren 19an, Amurrion
Azaroaren 26an, Donibane Lohitzunen
Abenduaren 2an, Iruñean

Finala, abenduaren 17an, igandez, Barakaldoko BEC-en

Sarrerak jada salgai

www.bertsosarrerak.eus atarian salgai dira sarrerak. Final laurdenetako sarrerak denontzat daude jada eskuragai eta finalaurrekoak eta finalekoak bazkideentzat daude soilik urriaren 2ra arte. Bestalde, bazkideek lortu ahal izango dute bakarrik abonamendua, txapelketa osorako txartela, finala bitarte. Era berean, salmenta guneak ere izango dira Euskal Herri osoan zehar, sarrera arruntak erosteko.

Txapelketa Nagusiari buruzko informazioa www.bertsozale.eus gunean

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri