POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-05-18

"Aspaldi da gutunik bidaltzen ez dugula"

Bidasoa ibaia jarraitu eta Beran gaude gaur. Gai-jartzaile nafarrari bisitan etorri gatzaizkio. Interfonoko trinbrea jo diogu. Ezkaratzean postontzia: propaganda, hapidetzak eta fakturak. Letraz letra ageri da bere izena helbidean idatzia: “Ainhoa Larretxea”. Iritsi gara.

Daukagun giltza txikienetakoa, bizikletako giltzarrapoaz gain, postontzikoa dela esango nuke. Lagun postari bati galdetu diot ea postontzi xelebrerik ikusi duen inoiz. “Koloretsuak baietz” esan dit...edo "itsasargi, kupela eta hontz forma duenik" ere bai. Baina Ainhoaren kasuan bezala, oso sinpleak izan ohi dira postontziak gehienetan: “auzo arruntetako, postontzi arruntak” definitu ditu berak.

Ainhoa Larretxea

Ainhoa Larretxea gai-jartzaile nafarra da, Beratarra. Gai-jartzen 14-15 urterekin hasi zen Bortzirietako taldekako txapelketan eta ordutik plazaz plaza dihardu bertsoari premisa eta jolasa proposatzen. Gai batek testuinguru bat behar duela dio Ainhoak, testuinguru horren inguruan formulatzen direla gaiak. Eta berak arlo sozialeko gaiak ditu gogokoen, nahiz eta azkenaldian literaturara ere hurbiltzen ari den. Bere errituala hauxe da: lehenengo gaiak ordenagailuz idatzi, baina gero eskuz, hobeto barneratzeko. 

Gutun kalsikoetan ez horrenbeste, baina egungo gutun elektronikoetan, hau da, emailetan, “gaia” edo “asuntoa” idatzi behar izaten da sarri. Gai-nagusi bat, alegia. Guk ere, Ainhoa, gai-jartzen aritu nahi dugu zurekin: postontzia mintzagai hartuta zein gai jarriko zenuke?

Aspaldi da gutunik bidaltzen ez dugula

Sua, irrintzia, uso mezulariak, morsea... Eta garai batean gutunak bakarrik idatzi ziren, mezularitza elektronikoa eta telefonoa iritsi ziren arte, noski. 

Eskutitzak bidaltzea bada oraindik komunikazio era bat, nostalgiak eta soiltasunak “berezi” bilkatu dutena. Hala ere, ziur nago, aspaldi da gutunik bidaltzen ez dugula... Inoiz baino gutxiago idazten dira eskutitzak orain… Eta hara! Gero poztu egiten gara gure izenean gutunazal bat iristen denean... 

Zergatik? Zergatik egiten dizu ilusioa gutuna jasotzeak? Zergatik egiten digu ilusioa, Ainhoa?

Beratik Lesakara bidali dugu gutunazala

Egia da: denbora eskaintzea da gutuna orri zurian idatzi, gutunazalean bildu, helbidea idatzi, zigilua zupatu, postontzira sartu eta pazientziaz hartzailearen erantzuna itxarotea. Guk hori bera egitea erabaki dugu. Ainhoa, idatzi nahi duzun gai bat, edozein, gutunazal honetan sartu eta bidali egingo dugu, nora eta Lesakara, Josu Sanjurjoren etxeraino, postontzira zuzen.

Ainhoa Larretxearen etxetik Josu Sanjurjoren etxe ondoko plaza zaharrera heldu da. Hona Ainhoak Josuri jarritako gaia: "artzain gaztea zara. Zeru eta lurra mugitu behar izan dituzu zure ardiak izan eta larreetara igotzeko". Ederra gaia eta ederra erantzuna.

Plazera izan da entzule! Uhin gehiagoren zain… hurrengo Potokasterarte! 

Segi bertsotan!

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri