Nerea Ibarzabal Salegi - Elkarrizketa 2023-04-18

«Abusuak jasan zituzten neska dexente hurbildu zaizkit finalean guztiz errepresentatuta sentitu zirela esanez»

Nerea Ibarzabal Salegik (Markina-Xemein, 1994) Txapelketa Nagusiko sentipenak eta balorazioa eta plazako irakurketa utzi dizkigu Bertsoa.eus-en, finalistekin egiten ari garen elkarrizketa sortaren baitan. «Errazetik zailerako bidea» izan da beretzat Txapelketa Nagusia, hala adierazi du berak. Gotaine-Irabarnen dena parean eta handik aurrera bidea zailtzen joan zaion sentipena du.

Lehen aldia izaki, zenbait unetan finaleko handitasuna kudeatzen lanak izan zituela aitortu du Ibarzabalek, kontzentrazioaren eta bere gustuko zorroztasunaren kaltetan. Ofiziotan antzeman zuen hori gehien baina bakarka lortu zuen kontzentratu eta bere ardatzetik kantatzea. Eta egoera horretan eusten asmatu izana baloratzen du



Abusuen bertsoaldiaren erreakzioak
Bertsoaldi bat aukeratzeko eskatuta, arratsaldean ume garaiko abusuen gairi kantatutako bertsoaldia hautatu du Ibarzabalek, bereziki izandako erreakzioengatik. Sare sozialetatik zein pertsonalki abusu horiek jasan dituzten neska asko zuzendu dira beregana, zauri hori finaleko plazan kokatu izana eskertuz. "Eta bagenekien abusuak egin izan dituztenak ere egongo zirela han ahots hori entzuten..." esaten zioten Ibarzabali pertsona horiek. Bertsoak eta bere lanak funtzio bat bete izanaren sentipena utzi dio horrek.

Finaleko lanetan, Alaia Martin eta biek puntuka elkarrekin egindakoa ere azpimarratu du. Txapelketa Nagusiko final batean bi emakumezko bertsolarik egin duten puntutako lehenbiziko saioa da ariketa hori.

Plazako irakurketa ere utzi digu Ibarzabalek Bertsoa.eus-en. Gustura dabil bertsotan, txapelketako sokatik askatzeko gogoz ere bai. Bertsogintza alde laboral eta ekonomikotik ere aletu Markina-Xemeingo bertsolariak.





Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa