Bertsolari Txapelketa nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-08-25

Andoni Egaña bi begiak bustita

2005eko Bertsolari Txapelketan laugarrenez jantzi zuen txapela Andoni Egañak. Arratsaldeko kartzelako gaian errealitatearen eta fikzioaren artean jolasean aritu zen.

 Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.

 Kartzelako gai zabala

 Txapelketako bertsogintzaren oinarrizko zutabeetako bat da gaia. Gaien formulazioak eboluzio nabarmena izan du urteotan. 2001etik aurrera, bereziki, kartzelako gai zabalen aldeko apustua egin zen; gaia abiapuntu bezala hartuta beren istorioa osatu izan dute bertsolariek. Horrelakoa izan zen 2005eko finaleko arratsaldeko saioan BEC-en jarritako gaia: "Aspaldiko partez, bi begiak busti zaizkizu".

 Errealitatea eta fikzioa nahasian

 Aurreko hiru txapelketetan txapeldun geratuta iritsi zen Andoni Egaña Barakaldoko finalera. 2001eko buruz buruko parekatuaren ondoren, zarauztarra ez zen bertsolariren bat txapeldun atera zitekeenaren ustea zabaldua zegoen. Hortik abiatuta, errealitatea eta fikzioa nahastuz, bakarkako ederra osatu zuen. Goizean etxetik abiatzerako detaileekin hasi eta eguna nola joan zitzaion azaldu zuen, etxera joan ondorengo erreakzioekin bukatuz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza