POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-05-25

"Zinemako besaulki zenbakituak etxeko egongelan bagenitu bezala"

Sofan eserita entzun dugu Josuneren Potokasta. Eroso eserita, eroso entzuten. Sudurrari arrazmazka txikia egin dio, bai, eta hizketan jarraitu dugu. Sofako malgukiak bizkarrean eta kuxinak sabelean. Larruzkoa da Josuneren sofa, handi xamarra, etzateko gogoa ematen duen horietako bat.

Hamar mila sofa mota daude: hankak ipintzekoa zabaltzen zaien horietakoak, hotzak eta  deserosoak, sofa-oheak, bigarren eskukoak, berri usaina dutenak, L formakoak, herrenak edo estanpatu vintage-a dutenak. Hori bai, klasikoetan klasikoenak, zirrikituetan txanponak, telebistako mandoa edo galtzerdiak dituzten sofak dira. Nolakoa da zuen sofa?

Josune Aramendi

Josune Markinarra da, auzo lasai batean bizi da herri kanpoaldean. Bertsotan 12 urterekin hasi zen eskolan eta gero Markinako bertso-eskolan eman zuen izena. Hala ere, bertsoa utzi zuen denbora batez, Akerbeltz Gaztetxean urtero egiten den saioaren bueltan berriz hasi zen arte. Orain gaztetxeko lagun arteko plaza horiek ditu gustukoen, etxeko sentitzen dituenak. Bertsoaren bueltan biltzen den lagun taldea da Josunerentzat bertsotan jarraitzeko motibazio bat. Eta mania berezirik ez duela aitortu digu, baina badu keinu bat hizketan maiz egiten duena eta, beharbada, bertsotan ere bai: sudurrean harramazka txikia egitea.

Besaulki zenbakituak etxeko egongelan 

"Beso artean goxo hartzen gaitu

lan egun luzetik bueltan

bere adina suma daiteke

larruan zein orbainetan

Moñoa ta pijama

ta etb2ko drama

ipinita domeketan

amaierarik ez dituen siesta

asko egin ditut bertan".

Bertso honekin aurkeztu digu Josunek gaurko mintzagaia: sofa. Gainera, kontu interesgarri bat aipatu du. Sofa askotan nork bere lekua duela. Nahigabe bada ere toki berean esertzen garela beti, zinemarako besaulki zenbakituak etxeko egongelan bagenitu bezala. 

Etzanda lasai egotea, ezer ez egin gabe

Etxeko aulkiak, besaulkiak eta sofak atsedenlekuak dira. Eseri egin behar gara tarteka eta gero, noski, altxatu inoiz. Etzanda lasai egotea, ezer ez egin gabe, ez mobilik, ez musikarik, ez irratitik… Zergatik kostatuko ote zaigu hainbeste? Zure ustez Josune, zergatik?

Sofako zirrikituan txanpon eta telebistako mando

Sofatik altxa baino lehenago, azken uhinei helduko diegu. Badugu-eta beste bertso baterako tartea. Uhinez beste aldean zaudetenek aprobetxatu sofa gaineko Potokasteko azken bertsoa. Nahi izan gero gorde hau ere sofako zirrikituan txanpon eta telebistako mandoarekin batera. 

Hau da azken bertsorako gaia: Zure etxe txikiko sofa-ohean esnatu berri zara siestatik. Amets bera izan duzu berriz ere. 

Eskerrik asko Josune eta zuei ere entzule! Hurrengo Potokastera arte!

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu