POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-06-07
Kalean gaude gehienak, herri eta hirietako bizia entzun dezakegu berriz -autoak, kaleko hizketak edo denda txikien goizetako atzera-aurrerak- eta neurriak hartuta bada ere, bukatu da etxealdi luzea. Guk, etxetik kalerako bidean, komunean egin dugu geldialdia. Egunero pasatzen gara komunetik eta gaur hor egongo gara potokastak iraun bitartean. Eseri alfonbrillan edo sartu baineran. Hasi egingo gara, orain zure txanda Lierni!
Lierni Rekondo
Lierni Rekondo lasartearra 10 uretrekin hasi zen bertsotan ikastolan eta ordutik Lasarteko, Santutxuko eta Deustuko bertso-eskolan ibili da. Musika du maite; kantatzea, jotzea sortzea eta entzutea, baita idaztea eta irakurtzea ere. Bertsotan zergatik jarraitzen duen azaldu digu eta harentzako saio erosoek zein osagai izan behar dituzten ere bai.
Aurpegia zikin eta makillaje guztia komunean barreilatua
“Hauxe da gure komuna, ezer berezirik ez” dio deskribapenaren amaierak. Orain, aldiz, zerbait berezia gehituko diogu guk komunari: egoera bat eta fikzioa.
12 urteko gaztexoa zara Lierni. Adin honekin hasi berri zara zure burua edertzeko obsesio txikiarekin. Gaur komunean sartu zara aurpegia goitik behera lehenengo aldiz makillatzera, baina ezkutuan lotsa edo beldurrak eraginda. Hori dela eta, pestilloz itxi duzu komuneko atea. Aurpegia pinta-pintatuta duzun unean zure gurasoetako batek jo du atea, zertan zabiltzan galdetzen. Korrika batean ura aurpegira bota eta egindakoa desegiten saiatu zara. Atea ireki duzu eta hor zaude, aurpegia zikin eta makillaje guztia komunean barreilatua, zentzuko azalpen baten bila.
Intimitatea da komuna
Intimitatea da komuna pertsona heldu askoren kasuan, edo jaialdi batean lasai ezkutatu nahi dugunean, edo leku publiko askotan biluztu behar garenean (kiroldegian adibidez)... Komunaren ateak itxita egoten diira, intimitatea babesteko. Intimitatea izatez eskubide bat ere bada. Baina, eskubide komuna al da?
Ez ahaztu komunetik irtetean ponpatik tiratzea
Hau gaurkoz. Segi bertsotan eta ez ahaztu komunetik irtetean ponpatik tiratzea. Azken bertsoa zuentzat.
Hona azken gaia: dutxako lurruna kendu duzu ispilutik ile-lehorgailuaren laguntzaz. Hor eman dituzu hamar minutu adi zure buruari begira.
Eskerrik asko Lierni, plazera izan da. Aio denei!
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24