POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-06-01
Ibai Amillategi
Gernikan daude uhinak gaur. Herri erdialdean bizi da Ibai Amillategi. 21 urterekin hasi zen Lilibertso bertsoeskolan eta hor jarraitu du ordutik. Rugbia da bere beste afizioetako bat eta kontatu digu saio on batean erabili duen arropa berriz ere janzten duela hurrengo saiorako.
Eurak jantzita sentiduten naz
Ez dakigu potokasta grabatzeko ere saio on baten arropa errepikatu duen Ibaiek edo etxean harrapatu dugun etxeko-arropa soinean. Gaur ez gara arropaz ariko, baina kontzeptua ez dago urrun. Ea ba, gaurko mintzagaia bertso baten bidez aurkeztuko diezuegu, entzun adi eta ea asmatzen duzuen zerri buruz arituko garen gaurko potokastean. Bota bertsoa Ibai!
"eurak jantzita sentiduten naz
iye onenen moduan"
Etxeko zapatillen katalogoa
Nolako zapatillak erabiltzen dituzu etxean egoteko? Eta ezagutu izan duzu etxeko zapatilla xelebrerik zure inguruan? Kolorea, testura, forma zaharrak, berriak? Marrazkiekin edo sinpleak? Nun gordetzen dituzu edo noiztik dauzkazu? Zein zenbaki dute? Kontatu, kontatu..!
Esaten dute zapatillek norbait nolakoa den esaten dezaketela
Jolas bat egingo dugu. Ibai Lilibertso-eskolako bi lagun sintonizatu dituzu honetarako. Kaixo Koldo Gezuraga eta kaixo Aitor Etxebarriazarraga! Ongi etorri!
Esaten dute zapatillek norbait nolakoa den esaten dezaketela. Jende ezagunaren hiru izen emango dizkizuegu. Zuek bertsotan horietako bakoitzak nolako etxeko zapatilak dituen esan beharko duzue, bere etxeko zapatillak bertso batean deskribatu.
Hauek dira pertsonaiak, bakoitzari bertso bana kantatzeko:
Ibairen bukaerako agurrarekin agurtuko gara.
Zaindu etxeko zapatillak eta zaindu zuek! Laster arte eta segi bertsotan!
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24