Bertsolari Txapelketa nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-09-01

Andoni Egaña eta Amets Arzallus puntutan

2005eko finalean askok oraindik gogoan duten ariketa osatu zuten Amets Arzallusek eta Andoni Egañak puntutan. Mutil-lagunekin barraketara joandako bi neskaren paperetik aritu ziren kantuan.

 Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.

 Finalean puntutan

 Plazako ohiko ariketa izaten da puntutan aritzea. Normalean, saioaren bukaera aldera, bertsolariak librean aritzen dira, ordura arte kantatuaren laburpena egin eta entzuleak zirikatzeko. Bertso-afari eta bazkarietan ere ohiko ariketa izan ohi da.

 Txapelketetan, ordea, puntutan ere gaiarekin aritu ohi dira bertsolariak, binaka. Azkeneko lau finaletan egin izan dute bertsolariek ariketa hau, eta finalaren ohiko erritmoa apurtu ohi du, bertsolariak bizi-bizi aritzen baitira, bertso osoaren kontrola galduta, elkarri erantzunez eta, ahal denean, errematea emanaz.

 2005eko saio ederra

 2005eko finaleko arratsaldeko saioan ere ariketa honetan aritu ziren bertsolariak. Bereziki gogoangarria izan zen Amets Arzallusek eta Andoni Egañak osatu zuten bertsoaldia, mutil-lagunekin barraketara joan diren bi neskaren paperetik.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu