POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-06-15

Gasteizko teilatu gainean etzanda

Hodei grisak daude zeruan, haize hozkara dabil eta hiria ikusten da hemendik. Gasteiz osoa ia, eta lautadak urrunean eta mendiren bat are urrunago. Antenez inguratuak gaude, uhinak tartean, teila naranja zikinen gainean. Gasteizko teilatu batean gaude eskuz esku. Kaixo Xabier!

 

Xabier Antia

Gasteizko alde zaharrean bizi da Xabier Antia. Duela bost urte hasi zen Amaia Zentroan bertso-eskolan, nahiz eta bertsozaletasuna betitik duen. Hiztuna da, baina kantuan hasi aurretik mutu geratu ohi da ingurura begira, kantatzen hasi aurreko urduritasun momentuak harrapatuta. Musika entzutea eta marraztea ere gustuko ditu. Eta bertsoak komunikatzeko era bat eta maite dituen inguru, istorio eta historia bat eman dizkiola esan digu.

Teilatu gainean etzanda

Ea hemen gaudela, mometu honek bertso bat merezi du. Botaiozu bertsoa teilatuari, Xabier.

"Guk gainean beti dugun arren / ez dutenak ahaztu gabe" bukatu du bere kantua. Ingurura begiratu eta zortedun sentitu gara teilatu-azpia ez ezik teilatu-gaina ere dastatu dezakegulako. Denbora luze egon gara solasean. Zikoinak pasa dira. Zakarraren kamioia entzun da beheko kaletik. Eta pareko bizilaguna ikusi dugu arropa esekitzen, baina hark ez gaitu gu ikusi.

Tximiniak

Denok izan ohi dugu lasai egoteko eta barrura begira jarri edo pentsatzeko toki berezi bat, ezta?

Izan liteke mendi bat, itsasargi bat edo, hona, teilatura igotzea... Zuena zein da? Xabier zein da zure atsedenlekua?

"Zelaia edo basoa daukat / momentu hontan gogoan

zelaian bota belardi baten / lagun batzuek alboan

denok etzanda ikusiz nola / denbora aurrera doan

musika entzun zerbait lasaia / gitarrarekin ondoan

ni zeinen lasai egoten naizen / gau batzutan sutondoan"

"Etxea ez da inoiz egiten teilatutatik hasita"

Haizea hemen geroz eta freskoagoa da eta uso batzuk teilatura hurbiltzen hasiak dira.

Emango al diogu bukaera on bat uhin-tarte honi? Irati Antia ere igo da teilatura azken momentuan, kantaiguzue despedidarako zerbait!

Honela agurtuko gara, besarkada bat entzule eta zuei ere bikote. Eskerrik asko!

Gasteizko iluntzea gozatzeko modu ederra izango da hau. 

 

Hurrego Potokastera arte! Zaindu, zaindu, zaindu. Eta bota azken kopla!

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran