POTOKASTAK - BERTSO UHINAK 2020-06-29

"Eta zergatik bertsoa?"

Hau da azken Potokasta. Imajinatu kale bat. Giro izerditsua eta uda. Kaleko soinuak, herriko plazak eta kantoi iskinetako elkarrizketak. Euskal Herriko bertsolariekin eta gai-jartzaileekin aritu gara orain arte. Gaur zazpi bertsozale harrapatu ditugu pasieran. Azken hau bertsozaleei eskainia.

 Iritsi da uda eta hasi da plaza. Bero egiten du. Giro izerditsua eta hizketa dauden kale batean egingo dugu azken Potokasta. Euskal Herriko bertsolariekin eta gai-jartzaileekin aritu gara orain arte. Gaur, uhinak urtu aurretik, bertsozale gazteengana hurbildu nahi dugu. Azken hilabeteotan inoiz baino argiago ikusi baitugu bertsozale eta entzulerik gabe, bertsoari zaila zaiola bere lekua topatzen. Azken Potokasta bertsozaleei eskainia. Goazen ba!

Imajinatu kale bat

Imajinatu kale bat, terrazak, tuberiak, autobus geltokiak eta jendea dituena. Zakur bat pasieran, plazako iturriko ura atzean, auto baten zarata eta kaletik topatu dugun lehenengo ibiltariari atzetik bizkarra ukitu eta hasi gara galdezka: zein bertsolari zenuen gustuko txikitan?

Bagoaz aurrerago, semaforo gorriaren zain eta zu ondoan. Noiz hasi ziñen bertsotan?

Bertsoa hizketa ere izan daiteke, eta askoren bertso hizkerak harrapatu gaitu gu, eta mirespen horri esker hasi gara gu ere bertsotan. Kale honen eskaparate aurrean kontaidazu noren bertso hizketak bultzatu zituen zu ere bertsotan aritzera?

Txistuka pasa da ibiltari bat kale kantoietik. Bertsolariek beti jotzen dute txistu bertso-doinuren batekin. Bertso doinu gustukoena izan ala gorrotagarriena… baina beti kantua buruan...

Eta ibiltzean keinuak egiten ditugu nahigabean, baita kantuan ere. Ze keinu egiten duzu zuk?

Hau izan da Potokasten jolasa

Hau izan da Potokasten jolasa. Uhinak orain plazetan, mikrofonoetan eta zuen etxeetako teilatuetan geldituko dira. Zaindu eta segi bertsotan! 

Eskerrak

Eskerrik asko azken Potokastean parte hartu duzuen bertsolari eta bertsozaleei: Ekhiñe Zapiain, Lide Igoa, Ane Telletxea, Ninbe Urtxegi, Irati Alcantarilla, Iker Altuna eta Josu Ibarguren. Eta mila esker ere orain arteko Potokastetan gurekin batera jolasean aritu zaretenoi. Plazetan ikusiko gara.

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri