Bertsolari Txapelketa nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-09-15

Amets Arzallus autobusean bakarrik

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean gai zabala jarri zioten Amets Arzallusi: “Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da". Etorkin baten papera hautatu zuen.

 Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.

 Amets Arzallus etorkin baten larrutik

 Bigarrenez finalera sailkatu zen Amets Arzallus 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Maialen Lujanbiorekin buruz burukoa jokatu ondoren, txapeldunorde geratu zen hendaiarra.

Arratsaldeko saioan, bakarkako ariketan, gai zabala egokitu zitzaion: “Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da". Bederatzi puntuko neurrian, "Munduko ilunabarra" doinuan, etorkin baten paperetik hiru bertso eder utzi zituen hendaiarrak. Bereziki harrigarria izan ziren bertso hasierako lehenengo lau puntu motzetan egin zituen errima-jolasak eta horien bidez bertsoaldiari eman zion atmosfera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza