Bertsolari Txapelketa nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-09-22

Telefonoz bestalde ez zegoen inor

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean bertsoaldi gogoangarria osatu zuten Igor Elortzak eta Maialen Lujanbiok hamarreko txikian. Telefonoz hizketan entzun zuen Elortzak Lujanbio, eta hizketaldi horretatik sortutako elkarrizketak sorpresa ederra zuen bukaeran.

 Bihar hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.

 Hirugarren finala BEC-en

 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere Barakaldoko BEC aretoan jokatu zen finala. Zazpi aldiz finalean aritu ondoren, Andoni Egañak ez zuen parte hartu. Dena den, finalean aurrez aritutako bertsolariak izan ziren urte hartan azkeneko saiora sailkatu ziren gehienak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina. Finalean aurpegi berri bakarra izan zen: Beñat Gaztelumendi. Azkenean Amets Arzallusek jaso zuen txapela Joanito Dorronsororen eskuetatik, buruz burukoan Maialen Lujanbiorekin aritu ondoren.

 Igor Elortza eta Maialen Lujanbio hamarreko txikian

Arratsaldeko saioan binakako ariketa ederra osatu zuten Igor Elortzak eta Maialen Lujanbiok hamarreko txikian. Honako hau zuten gaia: "Zu, Igor, autobusean zoazela, Maialen zure ondokoa telefonoz hizketan hasi da. Bikotekideak jo egiten duela eta gehiago ezin duela esanaz jardun da, negarrez hasi eta moztu duen arte. Musuzapia eskaini diozu". Elkarrizketa ederra josi zuten biek, eta Maialen Lujanbiok sorpresa ederra eman zuen azkeneko bertsoaren bukaeran.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza